viernes, 29 de junio de 2012

EKONOMIA: 3º SISTEMA EKONOMIKOAK


3.UNITATEA
                                      SISTEMA EKONOMIKOAK.
1.SISTEMA EKONOMIKOAK ETA FUNTSEZKO ERABAKIAK.
·         SISTEMA EKONOMIKOA: Herrialde batean jarduera ekonomikoa antolatzeko era da. Sistema ekonomiko guztiak hiru galdera erantzun behar dituzte; Zer ekoitzi, nola eta norentzat.
2.DOKTRINA EKONOMIKOAK ETA SISTEMA EKONOMIKOAK.
·         DOKTRINA EKONOMIKOA: Ekonomilari garrantzitsu talde baten iritzi eta ideia multzoari deritzo.
LIBERALISMOA (Adam Smith; Merkatuen funtzionamenduan oinarritzen da)
ü  Adam Smithen arabera, hiritarrak berak daki zer interesatzen zaion eta  interés hori asetzeko askatasuna eman behar zaio.
ü  Nork bere interesen alde egiten duen heinean, taldearen ongizatea garatzen lagunduko du.
ü  Horregatik, estatuaren esku hartzeak ez du ordena naturala bortxatu behar.
        MARXISMOA (Karl Marx; Plangintza zentralizatuan eta estatuaren sustapenean oinarritzen da)
·           Gizartearen arazo ekonomikoei aurre egiteko, plangintza zentralizatua eta estatuaren esku hartzea beharrezkoa da eta ez ordena naturala.
3.MERKATU EKONOMIAK (kapitalismoa)
·         Merkatu ekonomia merkatuak ditu oinarri, zerbitzuak eta ondasunak zein ekoizpen faktoreak erosi eta saltzen dituen merkatuak. Merkatu horien bidez, erantzun beharreko galderei erantzuten dio (zer ekoitzi, nola eta norentzat)
·         MERKATUA: Eskatzaileak eta eskaintzaileak kontaktuan jartzen diren esparrua da, kantitate bat eta prezio bat adosteko.
MERKATU EKONOMIAREN FUNTZIONAMENDUA
·      Trukea zeharka egiten da. Lan egiteko adina duten familia partaideek diruaren truke aldatzen dute haiek egindako lana, eta gero, diru hori kontsumitzeko gaien truke aldatzen dute.
·      Enpresa kontratatzaileak ekoizpena saldu, eta ondasunak diruaren truke aldatuko ditu, eta diru sarrera batzuk enplegatuei ordaintzeko erabiliko dituzte, (dirua lanaren truke)
·      Bi eragile daude : erosleak eta saltzaileak.
MERKATUAK ETA PREZIOAK
·      Erosleak (eskatzaileak) eta saltzaileak (eskaintzaileak) ados jartzen dira ondasunak edo zerbitzu baten prezioari buruz, eskaria eta eskaintza jokuaren bidez. Eskaintza eta eskariaren joko askea da merkatu ekonomiaren tresna nagusia.
·      Ondasun baten prezioa diruz trukatzeko duen kanbio balioa da, hots, ondasun ale bat lortzeko behar den euro kopurua
·      Ondasun eta zerbitzu guztietarako prezioak zehaztuta, merkatuak erosleak eta saltzaileak koordinatzeko aukera ematen du.
ESKU IKUSIEZINA
·         Merkatuaren mekanismoa esku ikusiezina da. Erosleek adierazten diete ekoizlei, erosketen bidez, zenbat ekoitzi behar den.
·         Merkatu mekanismoak ez du kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harreman zuzenik behar. Harremana zeharkakoa izaten da, eta prezioen eta merkatu salmentan bidez egiten da. Gakoa prezio adierazlea da.
·         Salmentak eta prezioak igotzen direla ohartuta, ekoizleak ondasun horren ekoizpena handitzen saiatuko dira eta baliabide gehiago erabiliko dituzte.
Salmentek eta prezioek mezua igorri eta merkatu zuzentzen dute, esku ikusiezin batek egingo lukeen bezala.
4.MERKATU SISTEMA EKONOMIKOAREN MUGAK
·         Merkatu sistema ekonomikoak eraginkortasun eta askatasun handiz funtzionatzen du. Eragile ekonomikoek, enpresak nahiz norbanakoak, beren interesen alde egiten dute.
·         Prezioen aldaketak senaile gisa jokatzen dute, eta ekoizleei modu zuzunean jarduteko ohartarazten diete. Merkatuak baliabide eta ondasun urriak kontu handiz erabil ditzaten bultzatzen ditu norbanakoak, prezioek erabilgarritasun dagoen kopuru urria mugatzen baitute.
·         Sistema horrek baditu mugak:
A.      ERRENTA EZ DA BERDINTASUNEZ BANATUKO. Baliabideen jabetzaren eta indarrean dauden soldaten arabera banatuko dira.
B.      MERKATUAK HUTSEGITEAK IZATEN DITU. Huts egiten du,
                                              I.            Monopoliak daudenean ( lehia ez-osoko merkatuak daudenean)
                                            II.            Kanpoko eraginen ondorioak agertzen direnean (kutsadura)
                                          III.            Ondasun publikoak edo jabetza komuneko baliabideak daudenean (gehiegizko uztiapena)
C.      PUBLIZITATE KONTSUMITZAILEAK MANIPULATZEKO ERABIL DAITEKE. Kontsumitzaileen nahia manipulatu eta beharrizanak aldaraz ditzakete.
D.     MERKATU EKONOMONIAK EZEGONKORRAK DIRA. Merkatu ekonomiak enpresa pribatuen ekimenaren mende daude, eta oso krisi gogorrak jasaten dituzte.
5.EKONOMIA ZENTRALIZATUAREN FUNTZIONAMENDUA.
·         EZAUGARRIAK:
1.      Botere ekonomikoa estatuaren eskuetan pilatzen da, ekoizpen bitartekoen jabe izateaz gain , ekonomiaren funtzionamendua arautzen du.
2.      Eragile ekonomikoek estatuak bete baino ez dute egiten.
3.      Merkaturik ez dagoenez, prezioak ez dira garrantzitsuak erabakiak hartzeko.
·         Plagintza zentralizatutako ekonomietan, ekoizpen bitartekoak estatuarenak dira eta erabakiak plangintza agentzia edo botere zentralak hartzen ditu.
·         Botere zentralak edo plangintza agentziak, planeko eginbeharrak banatzeaz gain , ekoizpen bideak banatzen ditu, bai materialak, bai finantza arlokoak.
Plangintza agentziak zehazten du fabrikei ekoizpena nola antolatu eta fabrika bakoitzak exijitzen zaion kopurua ekoizteko behar dituen ekoizpen faktoreak izan ditzan ahalegintzen da.
·         Estatuaren kontrol ekonomikoak errentaren banaketa berdinagoa egiteko aukera ematen du.
A.ENPRESEN FUNTZIONAMENDUA
·         Enpresak jardueren oinarria ez da etekinak lortzea , direktibetan zehaztutako plana gauzatzea baizik (gosplan)
·         Gerenteek ez zituzten kostuak murriztu nahi,  ahalik eta baliabide kopuru gehiena lortu baizik, zehaztutako helburuak arriskurik gabe lortzeko. Direktibak bete baino ez zuten egiten.
·         Enpresek ez dutenenez kostuak murrizteko inolako pizgarririk , pixkanaka zorrak pilatu egiten dira. Zorra handitu heinean, eraginkortasun eza gero eta nabarmenagoa izan da eta finantzaketa gero eta zailagoa.
B.BUROKRAZIA HANDITZEA.
·         Sistemaren funtzionamenduak administrazio egitura handia behar du, hori baita enpresak kontrolatzeko era bakarra.
·         Enpresen arteko informazio fluxua sistemaren burokratikotik igarotzen da, eta horrek derrigor izan behar du zabala eta konplexua.
·         Infernu burokratikoa deitu izan dena plangintza zentralizatuaren bidegarritasunik eza eragin duen faktoreetako bat izan da.

1.      EKONOMIA ZENTRALIZATUKO SISTEMAREN PORROTA.
·         Askotan, Plangintza agentzien aurreikuspenak ez dira betetzen, eta ez dituzte kontuan hartzen gizartearen beneteako beharrizanak.
·         Bi arrazoietangatik batez ere porrot egin zuen:
1.Aparato burokratiko neurrigabe handitu zelako
2.Baliozko informaziorik edo pizgarririk ez zutelako, horrek baliabideak neurriz kanpo erabiltzea ekarri zuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario