PLATON.
1.DATU BIOGRAFIKOAK ETA
TESTUINGURU HISTORIKOA
1.1.BIZITZA ETA IDAZLANAK
Heziera
·
Platon Atenasen jaio zen, k.a. 427, familia
aristokratiko batean; eta 347an hil zen. Aristokles Podros zen bere egiazko
izena baina Palton deitzen zioten “sorbalda zabalekoa”. Platon jaio zenean Atenas hiriaren gainbehera
hazi zen.
·
Platonek arteak eta letrak ikasi zituen bai eta
karrera militarraren oinarrizko hezkuntza jaso. (Peloponesoko gudan zalditerian
borrokan aritu zen) .
Politikarako-joera
·
Sokrates izan zuen maisu eta honekin ikasi
zuen benetako jakinduriaren bidea. Sokratesen jardunbidearen araua zuzentasun
etikoa bilatzea izan zen.
v
K.a.399.urtean epaitu eta heriotza-zigorkoa ezarri zioten , bi akusaziopean: atzerritar
jainkoen aldeko sinesmena bultzatzea eta gazteria galbidean jartzea.
·
Gertaera honek erabateko eragina izan zuen
Platonen pentsamenduan. Politikarako hasierako joera galdu zuen eta arazo politiko eta moralak bihurtu
ziren haren gogoeta-gaiak. à Ordutik, gizarte-antolakuntza asmatzera jardungo
du, demokrazia-sistema ustela garbitzeko.
Bidaiak eta
Akademiaren sorrera
·
Platonek bidai asko egin zituen Egipto, Grezia
Handia eta Sizilian zehar, eta hauetan matematika eta geometría-jakintzak
bereganatu zituen , bai eta zenbakieko
grina piztu. Sizilian , Dionisio I. eta
Dion ezagutu zituen, haiekin harreman ekaitztuak izango zituelarik.
·
387an Atenasera itzuli zenean, Akademia izeneko eskola sortu zuen.
Unibertsitate-mailako ikasketak eskaini zituen lehen erakundetzat har daiteke
eta bertan, politikariak eta gobernariak izango zirenak hezten zituzten.
Þ
Platonen ustetan, komunitateeko agintariek pertsona
prestatuenak eta jakintsuenak izan behar dira.
Idazlanak
·
Idazlanak Platonen pentsamenduaren bilakaeraren
isla dira. Elkarrizketa izan zen bere gogoetak plazaratzeko erabilitako
literatura-generoa. Platonek hitz egiten du Sokratesen ahotik.
v
ARO SOKRATIKOKO IDAZLANAK. Sokratesen eragina. Elkarrizketa
gehienak ez dira emaitza zehatzetara iristen. Apologia, Kriton, Errepublikaren I.liburua…
v
IGAROALDIKO IDAZLANAK. Bere doktrina
ezagutarazten hasten da. Gorgias, Menon,
Kratilo
v
HELDUAROKO IDAZLANAK. Platonen
doktrina bereizgarrienak aurkitzen
v
ZAHARTZAROKO IDAZLANAK. Platonen
doktrina korapilatuz doa eta gero eta abstrakzio-maila handiagoa da. Parmenides, Politikaria…
1.2.TESTUINGURU HISTORIKOA.
·
K.a. V mendearen amaiera eta IV.mendearen
hasiera krisi-garaia izan zen mundo greko osoan , eta bereziki Atenas Hirian.
Þ
Grezian biztanleak estatu-hiri autonomoetan bizi
ziren eta etsaiengandik babesteko Ligak sortu zituzten.
Þ
Garaiko hiri garrantzitsuenak: Atenasek Delos Liga izeneko elkartearen buru zen.
Esparta Peloponesoko Liga sortu zuen.
·
Hauek
izan ziren gertakaririk garrantzitsuenak:
a)
MEDIAR GERRAK: GREZIA VS PERSIA
v
Pertsiarren
espantsionismoarekin amaitzeko Greziar guztiak batu ziren. Greziarrek
garaitu zuten.
b)
PELOPONESOKO GERRA: ESPARTA VS ATENAS.
v
V.mendean Esparta (hiri-militarra) eta Atenas
(hiri-kulturala) aurrez aurre jarri ziren, bai eta bakoitzak defendatzen zuten
antolakuntza politikoa.
OLIGARKIA VS DEMOKRAZIA àAtenas galtzaile atera
zen
DEMOKRAZIA.
·
Platon jaio zenean, demokrazia zen Atenasko erregimen
politikoa. Herriaren esku-hartze
politikoa sustatzen zen . à
Joko politiko horretan parte hartzeko eta buruzagi hautatua izateko, hiritar
guztien aukerak segurtaturik zeuden.
·
Hiritarren helbururik gorena ERRETORIKAN maisua izatea zen à Enzuleak konbentzintzeko moduko argumentu sendoak plazaratzeko artea,
guztiontzako ikuskizun bihurtu zen.
Ø
Sofistek orduan, hitzaldi eraginkorrak eratzeko
eskolak egin zituzten . Ondorioz, entzuleria
harri eta zur uztea garrantzitsuago bihurtu zen argudioetan egia bera
erabiltzea baino. à
Jarduera demokratikoa DEMAGOGIA bihurtu zen.
TESTUINGURU FILOSOFIKOA. (+sofistak)
·
Platon aurreko filosofoen eragina jaso zuen
(Pitagoras, Heraclito …)baina bereziki bere maisuarena Sokrates.
SOKRATES
v
Ez zuen ezer idatzi baina badakigu,
Aristotelesen hitzetan Sokratesen ekarpenak hauek izan zirela: Argudiaketa induktiboa eta definizo unibertsala.
v Bere elkarrizketa metodoa honakoan
oinarritzen zen:
ü
MAIEUTIKA:
Gure
barenan ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar du filosofoak. Ezagutzean ez
dugu ezer berrririk asmatzen (Sofisten aurka) , barneko edukiak kanporarazten
baizik. "Elkarrizketaren
bitartez egia argitu"
ü
IRONIA: Ezjakinaren
itxura eginez, elkarrizketan parte hartzen dute solaskideen hasierako
jakinduria kritikatzen du, mintzaidearen zalantza eta jakinezaren aitorpena
(Aporia unea) lortu arte.
Sokratesek
erantzun desegokiak baztetu nahi ditu , eta egiaren bila abiatzen da. "Bakarrik
dakit ezer ez dakidala"
No hay comentarios:
Publicar un comentario